top of page
Istorio hau Plazidari hitza ematen saiatzen da, izan zen haurra plazaratzen, izan zen plazandreari plazera berreskuratzen, tokian tokian aurkitzen. Emakumeak bertsolari izaterik ez zueneko testigantza bat, ordukoek eta ondorengoek ahotsa izan dezaten
sagar artea
Euskal Unibertsitate Publikoarekin batera antolatutako SagarArte proiekturako sortzaileentzako lehen lehiaketako irabazlea, Maria Altuna Lizarragak hiru zeramikazko pieza sortu ditu. Koadro ezberdinez apainduta, sagardoa egiteko upel bateko ohol zaharrei atxikitako pieza hauek Altunaren aitonaren pentsamenduak kontatzen dituzte. Sagarra, Egurretik Egurrera, Sagar Denborak eta Txertaketak irudian, bilduma osatzen duten hiru lanak dira.
bottom of page